XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) sinagoga izana eskola bihurtu zen 1493an; beste hainbeste egin zen Iruñean 1499an; Argako Mirandak, Tuterak, Olitek, Iruñeko San Zernin elizak bazituzten beren eskolak eta dotrina-maisuak.
Iruñean hiru maisu zeuden Udalak ordainduta, eta Tuteran bat.
Erdi Aroan bezalaxe, XVI. eta XVII. mendeetan ere, eskolatzea Elizak gidatzen du
Gipuzkoa osoan lehen letretako zazpi-zortzi bat eskola zeuden XVI. mendean: Errenteria (1523), Ordizia (1538), Tolosa (1556), Azpeitia (1558), Elgoibar (1560), Hernani (1564), Arrasate (1575), Pasaia (1581), geroago Legazpian (1614).
Eta horien ondoan, fundazio pribatuak aurkitzen ziren, ordena erlijiosoek gidatzen zituztenak, horietan Gramatika-Eskolak sortzeko xedearekin eginak.
Frantziskotarrek horrelako hiru zuzentzen zituzten XVII. mendean.
Gipuzkoa eta Bizkaian bezala, Iruñean ere Jesusen Konpainiak bereganatu zuen irakaskuntzaren gidaritza, nahiz eta bertako kleroa kontra izan.
Eta irakaskuntza hau, Elizak kontrolatu eta monopolizatzen zituen ikastetxe hauena alegia, gehienbat apaizgintzara zuzendua zegoen eta bertan ikuspegi literarioa nagusitzen zen
21. 3. Euskaldun jende alfabetatua gutxiengo bat zen, eta hura gaztelania zekiena.
Zein ziren gutxiengo alfabetatu hori osatzen zuten sektoreak?
a) milakodunak, nahiz hauetatik zenbatek zekien jakiten zaila den;
b) klerigoak, Trentoko kontzilioaren ondotik lehen baino jantziagoak;